XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Aitona, baina nik ez dakit non ateratzen diren.

- Lasai, Mattin, lasai, aurkituko ditugu eta.

Baina ez diozu inori esan behar eeh!
- Aitari eta amari ere ez?.

Aitona zalantzan gelditu da.

- Beno, aitak gutxi gora-behera badakizki... esan dio.

- Aitona, perretxiko guztiak berdinak (al) dira?
- Ez, noski, Mattin batzuk zuriak, besteak berdeak, besteak beltzak, horiak, laranjak... dira.

Perretxiko asko dago, baina batzuk pozointsuak dira.

Ongi begiratu behar zaio perretxiko bati bildu baino lehen.

Ongi begiratu behar da nolakoa duen txurtena eta txapela.

Perretxiko txar bat jaten baduzu, gaizki ibiliko zara.

- Eta hil egiten da?
- Bai, perretxiko batzu jan ondoren bai.

Mattinek mesfidantzaz begiratzen dio aitonari:
- Aitona, zuk ongi ezagutzen (al) dituzu?
- Bai, nik batzuk bakarrik biltzen ditut: ziza zuriak, ziza horiak, gibelurdinak, gorringoak, nikaloak, txanpinoiak, karduzizak, urritzak eta ondoak.

- Baina denak batera ateratzen (al) dira?
- Ez, Mattin, batzuk udaberrian, beste batzuk udan eta asko udazkenean.

Neguan ez da ateratzen perretxikorik.

Gainera leku desberdinetan ateratzen dira: zelaietan, pinadi, gaztainadi, harizti eta bagadietan gehienak.

- Nola ateratzen dira perretxikoak?
- Ba... Mattin, beste landareak sortzen diren bezala.

- Aitona eta zuk, nola nabaritzen duzu perretxikoak daudela?
- Aaaaah! Horretarako sudur ona behar da, sudur ona.

Perretxikoak zuhaitzen inguruan egoten dira askotan, eguzki berotatik gordeta, euri zaparradetatik babestuta, zuhaitzetako hosto lehorren gerizan....

- Eta, non ikasi duzu hori?
Aitonak irribarre egiten dio Mattini.

- Ikusten (al) dituzu nire ile zuriak? Ba... urteak, Mattin urte asko ditut nik bizkarrean eta haiek irakatsi didate.